XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARNE MENDEKIOS GEREZITAKO Hazparne eta Lekuinetik, Heletako bidean joanki zarela, Gerezita, Lekorneko auzo hortarik pasatuko zara.

Ez du iduri, kartier hortako jendea ikusi eta, horrelako izengoiti baten jabe dela: Barne mendekios Gerezitako.

Ez da kopeta erdian ageri baina, hor da, nonbait gordea, erran zahar honek diona eta berehala kondatuko dizudana.

Ba ote dakizu, lehen, Gerezitan, gerezi ondo ainitz bazela, bere izenak dion bezala, eta beraz, gerezi asko biltzen zela?.

Denetan, bide bazter, etxe ondo, fruitu ondotegi, landa, pentze eta oihan sahetsetan, gerezi ondoak baziren.

Sasoinean, hainbeste gerezi baztertzen zuten non, Ekain bururatzean, gerezi pesta bat egitea deliberatu bait zuten.

Ahalaz, urtero, antolatuko zutena.

Erran eta egin... Zenbait urtez, pesta horrek, sekulako arrakasta izan zuen.

Baina, egun batez, berri hau, Lapurdi osoan hedatu zen eta Gerezitaraino ere jin: baizik eta Itsasu herrian, gerezi gaitzak, ederrak eta onak bazituztela.

Euskal Herrian, nihun ez zela, behin ere, holako fruiturik ikusi.

Gerezitan, berri honek, jende guzia ikaratu zuen.

Eta herriko kontseiluan, indar berezi bat egitea, gerezi pestari beste abiada bat emaitea, erabaki zen.

Denak ados, denak prest... Oldartze honen fama fite kurritu zitaikeen, non, handik laster, beste berri bat denetan zabaldu baitzen (...).